OHIKO GALDERAK
Familiako ikastaroetan prezioa pertsonako da?
Bai, parte hartzaile bakoitzak bere errezeta egingo du eta.
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte da. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak nagusi batek (bere plaza ordainduko du) lagunduta etorri behar dira. 8 urtetik gorako haurrak bakarrik etorri daitezke.
Etorri ezin badut, ikastaroaren zenbatekoa itzuliko didazue?
Abisua ikastaroa hasi baino 72 ordu lehenago ematen bada, 6 hilabetez prezio bereko beste ikastaro batean parte hartzeko plaza gordeko dizugu.
Zer gertatzen da gutxieneko parte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Kasu horietan dirua itzuliko dizugu.
Eskola alokatu daiteke?
Lantegi bat, hitzaldi bat, sukaldaritza ikastaro bat, dastatze-saio bat... antolatu nahi duen profesional bat baldin bazara, jarri gurekin kontaktuan eta tarifa eta baldintzei buruzko informazioa bidaliko dizugu eskola@mamigasteiz.com