mamia
BYRA GARAGARDO; MAMIA OGIEN UZTARTZE DASTAKETA. Osteguna 10/26, 18:00etatik 19:30era.
BYRA GARAGARDO; MAMIA OGIEN UZTARTZE DASTAKETA. Osteguna 10/26, 18:00etatik 19:30era.
Ezin izan da bilketa erabilgarritasuna kargatu
Irakasleak: Edurne Ibisate eta Txema Pascual
Gozatu garagardo artisauaren eta benetako ogiaren arteko uztartze ezin hobeaz. BÝRA etxeko 6 garagardo artisau mota dastatu eta gure ogiekin uztartuko ditugu. Harrituta geratuko zara edaten duzun garagardo motaren arabera, ogi jakin bat hobeto dagokiola ikusita. Zu harri eta zur uzteko prest gaude.
Norentzat dago gomendatua? ondo jatea eta ondo edatea maite dutenentzat. Sentsazio berriak ezagutu eta bertako produktuaz gozatuko duzu
Zer egingo dugu? BÝRA etxeko 6 garagardo-barietate ezagutu; nola egiten dituzten, non eta zenbaterainoko maitasuna ematen dieten azalduko digute. Gainera, hori guztia gure ogiekin batera egingo dugu. BÝRA bakoitzari OGI bat.
Zergatik etorri? Saltsan ibiltzea, garagardoak hartzea eta lagunekin batera ondo pasatzea gustatzen zaizulako, eta gure ogiak guztiarekin uztar daitezkeelako.
Prezioa pertsonako da?
Prezioa pertsonako da?
Bai, parte hartzaile bakoitzak bere errezeta egingo du eta.
Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?
Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?
Abisua ikastaroa hasi baino 7 ordu lehenago ematen bada, 6 hilabetez prezio bereko beste ikastaro batean parte hartzeko plaza gordeko dizugu.
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte da. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak nagusi batek (bere plaza ordainduko du) lagunduta etorri behar dira. 8 urtetik gorako haurrak bakarrik etorri daitezke.
Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Kasu horietan dirua itzuliko dizugu.
