mamia
COOKIE-AK FAMILIAN. Ostirala 10/27, 18:00etatik 19:30era
COOKIE-AK FAMILIAN. Ostirala 10/27, 18:00etatik 19:30era
Ezin izan da bilketa erabilgarritasuna kargatu
Ikasi cookie-orea egiten. Etxean laberatzeko prest dagoen ore-biribilki bat prestatuko dugu, eta, aldez aurretik prestatuko batekin, cookie batzuk laberatuko ditugu. Ondoren, etxera eraman ahalko dituzu, jateko prest.
Norentzat dago gomendatuta? Lau urtetik gorako haurrentzat (4 eta 8 urte bitarteko umeek heldu batekin etorri behar dute, eta hark ere ordaindu beharko du bere plaza). Bertaratzen diren guztiek egingo dute errezeta.
Zer egingo dugu? Cookieak txokolatearekin eta cookie beteak. Oratzea, eskuak irinetan sartzea, orearekin zikintzea... Nori ez zaio gustatzen horrelako ikastaro bat? Eta, gainera, merienda etxera eramanez gero... Sekulako pagotxa!
Zergatik etorri? Izan ere, etxeko txikiak zoratzen aritzen dira janaria prestatzen, sukaldean lardaskatzen eta, ondoren, prestatutakoaz gozatzen. Cookieei esker, asteburu bateko arratsalde-partea alaituko duzu, eta, ondoren, aste barruan jan ahalko dituzu. Haurrak sukaldera hurbiltzea da elikadura osasungarrian hezteko modurik onena. Anima zaitez!
Zer ekarri behar duzu? Tupper ertain bat, cookie laberatu berriak sartzeko, eta poltsa bat, egiten duzuna eraman ahal izateko.
Montse Pérez Vilatók emaniko ikastaroa (Mamia eta Artepaneko gure okina). Ez dago hura baino hoberik ogibidearen trikimailuak erakusteko. Asko gustatzen zaio bere lana, eta etengabe ari da trebatzen, onena eskaintzeko.
GOGORATU: Ikastaroaren prezioa pertsonako da.
Prezioa pertsonako da?
Prezioa pertsonako da?
Bai, parte hartzaile bakoitzak bere errezeta egingo du eta.
Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?
Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?
Abisua ikastaroa hasi baino 7 ordu lehenago ematen bada, 6 hilabetez prezio bereko beste ikastaro batean parte hartzeko plaza gordeko dizugu.
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte da. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak nagusi batek (bere plaza ordainduko du) lagunduta etorri behar dira. 8 urtetik gorako haurrak bakarrik etorri daitezke.
Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Kasu horietan dirua itzuliko dizugu.
