Joan zuzenean produktuaren informaziora
1 de 1

mamia

HARTZIGARRI NATURALAK. Ostirala, martxoak 31. 18:30etatik 20:30etara

HARTZIGARRI NATURALAK. Ostirala, martxoak 31. 18:30etatik 20:30etara

prezio arrunta €45,00
prezio arrunta Eskaintzaren prezioa €45,00
Eskaintza Salduta

Hainbat plater egiten ikasiko dugu, hala nola ozpinetakoak, txukruta zukutan, askotariko ozpinetakoak gatzunetan, kimchia, aza gorria umeboshi ozpinetan, tipula soja-saltsarekin...

Norentzat dago gomendatuta? Beren burua barrutik zaintzea gustatzen zaien pertsonentzat eta hartzigarrien mundua ezagutu nahi dutenentzat.

Zer egingo dugu? Hainbat modutan onduko ditugu ozpinez berdurak, barazkiak eta abar. Martak erakutsiko digu prestatzeko eta gordetzeko modurik onena.

Zergatik etorri? Hartzitutako elikagaiek onura asko eskaintzen dituzte, batez ere etxean egiten direnek: txukruta, ozpinetan ondutakoak (pickles), misoak, soyua, tempeha... Deskubritu nahi dituzu? Martaren tailerrek teoria eta praktika bateratzen dituzte! 

Zer ekarri behar duzu?  Ekarri lauzpabost kristalezko pote, tuper ertain pare bat eta poltsa bat, egiten duzuna eraman ahal izateko.

Marta Franciscok emango du ikastaroa, janari makrobiotiko, begano, osasungarri eta elikagarriko gure espezialistak.

Prezioa pertsonako da?

Bai, parte hartzaile bakoitzak bere errezeta egingo du eta.

Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?

Abisua ikastaroa hasi baino 7 ordu lehenago ematen bada, 6 hilabetez prezio bereko beste ikastaro batean parte hartzeko plaza gordeko dizugu.

Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?

Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte da. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak nagusi batek (bere plaza ordainduko du) lagunduta etorri behar dira. 8 urtetik gorako haurrak bakarrik etorri daitezke.

Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?

Kasu horietan dirua itzuliko dizugu.

Ikusi xehetasun guztiak