mamiadenda
POSTRE OSASUNGARRIAK, osteguna, 09/21, 18:00etatik 20:30era
POSTRE OSASUNGARRIAK, osteguna, 09/21, 18:00etatik 20:30era
Ezin izan da bilketa erabilgarritasuna kargatu
Irakaslea: Marta San Francisco. Makrobiotikako eta ikastaro beganoetako gure profesionala. Ez dago Marta baino hoberik gazta beganorik onenak egiteko teoria eta praktika irakasteko.
Hauxe da gure ikastaro gogokoen eta gehien eskatzen dizkiguzuenetako bat; izan ere, denoi gustatzen zaizkigu gozoak, baina, gainera, azukre findurik eta gantz aserik gabeak, eta ehuneko ehun begetalak badira, ezin diezaiekegu gehiago eskatu.
Norentzat dago gomendatuta? Elikadura-estilo kontzienteagoan hasten ari diren pertsonentzat eta postre desberdinak, errazak eta erakargarriak egiten ikasi nahi dutenentzat.
Zer egingo dugu? Oraingoan, ideiarik gabe gera ez zaitezten errezeta berriak ekarri dizkizuegu.
-Mertxika-tarta.
-Kafe-flana.
-Txokolatezko moussea.
-Kokozko panacotta, fruitu gorriekin.
-Fruten kurruskaria, sagar-kremarekin.
-Almendrazko bizkotxo txikiak.
Zergatik etorri? Modu goxo eta osasungarrian elikatzeko beste modu bat ezagutuko duzu. Gainera, taldean kozinatzea oso atsegina da eta errezeta gozo eta desberdinak baino zerbait gehiago eskuratuko duzu.
Zer ekarri behar duzu?: Tuper batzuk, prestatutakoa eramateko.
Prezioa pertsonako da?
Prezioa pertsonako da?
Bai, parte hartzaile bakoitzak bere errezeta egingo du eta.
Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?
Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?
Abisua ikastaroa hasi baino 7 ordu lehenago ematen bada, 6 hilabetez prezio bereko beste ikastaro batean parte hartzeko plaza gordeko dizugu.
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?
Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte da. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak nagusi batek (bere plaza ordainduko du) lagunduta etorri behar dira. 8 urtetik gorako haurrak bakarrik etorri daitezke.
Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?
Kasu horietan dirua itzuliko dizugu.
