Joan zuzenean produktuaren informaziora
1 de 1

mamiadenda

SMOTHIE ETA IRABIAKIAK. Ostirala maiatzak 19. 18:00etatik 20:00etara

SMOTHIE ETA IRABIAKIAK. Ostirala maiatzak 19. 18:00etatik 20:00etara

prezio arrunta €40,00
prezio arrunta Eskaintzaren prezioa €40,00
Eskaintza Salduta

Irakaslea: Marta Francisco

Aurkezpen laburra: makrobiotika arloko eta ikastaro beganoen gure profesionala. Ez dago gazta begano onenak nola prestatu erakusteko teoria eta praktika irakasteko Marta baino hoberik.

Ikastaroaren deskribapena: frutak, barazkiak, esne begetalak… hori guztia nahasten baduzu… BOOM! Oso irabiaki elikagarriak eta smothie fresko-freskoak eta osasungarriak aterako zaizkigu, gure egunerokotasuna alaitzeko eta freskatzeko modukoak.

Norentzat dago gomendatua? Sukaldean aritzea eta beren burua zaintzea gustuko duten sukaldarientzat. Esnekirik gabeko produktuak eta fruta eta barazki asko erabiliko ditugu! Ziur nago Martak txundituta utziko zaituztela!

Zer egingo dugu? Martak sekula imajinatuko ez zenituzkeen elikagaiak nahastuta, irabiaki eta smothie oso goxoak prestatuko dizkigu. Zure merienda eta gosari gogokoenak bihurtuko dira.

Zergatik etorri? Irabiaki goxo eta freskagarri on batez gozatzea geure burua zaintzearekin eta elikatzearekin bateragarria izan daitekeelako. Zatoz Martak prestatu diguna probatzera!

Zer ekarri behar duzu? Kristalezko potoak, egindakoa gero etxera eramateko.

Prezioa pertsonako da?

Bai, parte hartzaile bakoitzak bere errezeta egingo du eta.

Etorri ezin badut, ikastaroarenzenbatekoa itzuliko didazue?

Abisua ikastaroa hasi baino 7 ordu lehenago ematen bada, 6 hilabetez prezio bereko beste ikastaro batean parte hartzeko plaza gordeko dizugu.

Zein da familientzako formakuntzetan parte hartzeko haurrek izan beharreko gutxieneko adina?

Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte da. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak nagusi batek (bere plaza ordainduko du) lagunduta etorri behar dira. 8 urtetik gorako haurrak bakarrik etorri daitezke.

Zer gertatzen da gutxienekoparte hartzea behar den ikastaroen kasuan kupoa betetzen ez baldin bada?

Kasu horietan dirua itzuliko dizugu.

Ikusi xehetasun guztiak